Ingurua

Gure landetxea, leku ezin hobeago batean aurkitzen da. Elizondotik 10 kilometrotara dago, eta 30 kilometroen barnean denen gustua egiteko modua aurki dezakezu.
entradaamaiur
camino_cascada_xorroxin

Naturazalea baldin bazara, hamaika irtenaldi, bai oinez bai bizikletaz, antola ditzakezu. Ez ahaztu Bertizko Parke Naturala 15 kilometrotara duzula, eta gure Baztan Ibarra mendiaz inguratua dagoela.

zugarramurdi

Kondairak eta misterioak nahiago badituzu, Zugarramurdi eta Urdazubiko leizeak oso hurbil dituzu, baita Sareko leizeak ere. Erosketak egitea maite baduzu ordea, Dantxarineako Bentak 15 kilometrotara daude eta haietan denentzako opariak zure eskura egongo dira. Kultura aldetik ere badugu eskaintza paregabea: Jorge Oteizaren museoa Elizondon edo Santxotena museoa Erratzun.

museooteiza

Oso erakargarria aurkituko duzu ere Iruritako “Jauregia dorretxea” bere bisita gidatuekin, eta Baztango Ibarran kokatuak dauden hainbat “Palacio Cabo de Armeria”, adibidez Jarola Elbeten edo Zubiria Arraiozen.